Ramon Agirre y Joserra Senperena

"7 Gezur Txiki"

“7 Gezur Txiki” antzerkia eta musika uztartzen dituen ikuskizuna da. Bertan, ironia erabiliz, gezurraren apologia egiten da. Horretarako zenbait pertsonaia bitxiren pasadizoak kontatu eta kantatzen dira. Hala nola, rutinak itotako saltzailea, neska sexuadiktoa, telebistan eguraldia iragartzen duen aurkezlea, “pijo” markazale amorratua etab... Hainbat kontu eta beste hainbat kantu estilo batetik bestera jauzi eginez. Balts moduko bat hasteko, pop tankerakoa gero, bluesa ondoren, eta baita letra hankaz gora ipini diogun folk abesti ezagun bat ere.

Hori da “7 Gezur Txiki”. Ikuskizun zirikatzailea, lotsagabea, inpertinentea, baina “letxe txarrik” gabekoa. Jendea ordubetez dibertitzea nahi lukeen ikuskizuna.

blaikom@euskalnet.net

“7 Gezur Txiki” es un espectáculo que combina teatro y música, en el que se hace apologia de la mentira. Para ello se cuenta y se canta la historia de unos cuantos personajes. Un vendedor asfixiado por la rutina, una chica sexoadicta, una presentadora del tiempo en televisión, un “pijo” adicto a las marcas, etc... Unas cuantas historias y otras tantas canciones que saltan sin previo aviso de un estilo a otro. Una especie de vals para empezar, una balada pop, un blues, algo que parece un rap y hasta un conocido tema folk al que hemos puesto la letra patas arriba.

Eso es “7 Gezur Txiki”. Un espectáculo desenfadado, impertinente pero sin mala leche. Un espectáculo que pretende divertir al espectador durante algo más de una hora.

 

Nondik Nora

“7 gezur txiki” ikuskaria erabat diferentea izatea nahi genuen Dimitri eta biok. Ni neu Klarinetea jotzen ikasten hasi nintzen eta Dimitri Xuberoako dantzak menperatzeko zorian zegoen, baso gainetik erori eta orkatila hautsi zuen arte. Piano aurrean eseri eta hor dago geroztik, kieto. Klarinetea galdu egin nuen Gorbeiara egindako eskurtsio batean. Mendira ez da klarineterik eraman behar!. Berriz ere gitarra hartu dut. CCC metodoa lagun, jakina!.

Hala eta guztiz ere “7 gezur txiki” erabat diferentea da. Edukinari errepasatu besterik ez dago. Ikusle bizkorrak –gureak halakoak izaten dira salbuespenak salbuespen- antzemango dio gureak gezurretik egiatik adina izango duela. Propio egin dugu. Benetako gezurrak. Gezurra artea baita. Gezurrak fama txarra izan du beti. Gurean behintzat bai. Baina gezurrari gehiago zor diogu egiari baino. Zoriontasuna, gezurrak asmatu eta sinesteko ahalmenarekin lotuta dagoela esan zuen baten batek. Egia! Nik ikastolan irakatsi beharko litzatekeen diziplina dela gezurgintza. Umetatik landu beharreko artea. Beti egia esaten duen pertsona baino gauza arriskutsuagorik ez da munduan. Eta pertsona hori medikua bada, are arriskutsuago. Ez, oraingoan medikuak bakean uztea erabaki dugu. Oraingoan metereologoak, zinegotziak, toreroak akaso... Kariño handiz beti ere.

Tituluan ageri den zenbaki madarikatu horrek eta gainontzeko zenbakiek ere izango dute tartetxo bat kontakizun eta kantakizunean. Zenbakiak obsesio bihurtu baitira niretzat azken boladan.

Nire ganbara-sekretuak ez zabaltzeko eskatu dit neska-lagunak. Saiatuko naizela agindu diot. Kostako zait. Berotu egiten bainaiz oholtza gainean ! Akaso Dimitrirenak…

Musika ere erabat diferentea izango da nahiz eta lehenengo bideari jarraitu. Alegia, gustoko ditugun musika molde eta erritmoak baliatu, geurera ekarri eta inongo lotsarik gabe nahastu. Trikitia ez omen da euskalduna jatorriz. Blusa ere ez seguraski, baina Gasteizko Andra Mari Zuriarekin erabat uztartuta dagoenik ezin uka. Dimitrik bere Herriko kanta bat abestu nahi duela tematuta. “A capella” gainera. Ez Dakit ekiditeko gai izango naizen.

Kantuak kontu, “7 gezur txiki” ilusio handiz prestatutako ganberrokeria da. Orain ikuslearen txanda da.

Ramon Agirre.