Ekitaldiak 2014

SAHARA - ELIKAGAIEN KARABANA

Tadamum

Urtarrilaren 16,osteguna, 17, ostirala eta 18 larunbata.

SAHARA - ELIKAGAIEN KARABANA

Aurreko urteotan bezala, aurten ere, Euskadiko Sahararen aldeko Elkarteen Koordinadorak X. elikagaien karabana antolatu du Tinduf-era (Argelia), saharauien errefuxiatuen kanpamenduetara eramateko. Orain dela 39 urte han bizi dira 200.000 pertsona, ezer gabe, gehienak emakume eta umeak.

Lagundu nahi baduzue, urtarrilaren 16tik 18ra arte, Kabigorri Ateneora: ATUNA, SARDINAK, ARROZA, AZUKREA, LEKALEAK, PASTA eta KOMPESAK ekar ditzakezue.

Janariak ekarriz gero, kristalezko poteetan ez egotea eskatzen dizuegu, baizik eta plastikoz bilduta; hara eramateko hobeak dira eta.

Halaber, 2014ko uztailan eta abuztuan gure herrira etorriko diren 9-12 urte arteko neska-mutil errefuxiatu saharrarentzat harrera-familiak behar ditugu. Zuen seme-alabek beste bizimodu bat ezagutzea eta baloratzea nahi baduzue, eta interesatuta bazaudete elkar-harrerapen horrekin, Udalako Ongizate Sailara ala guregana argibide bila jo dezakezue, 2014ko otsailaren amaiera arte.
Mila esker zuen laguntzagatik.

 

TXINGUDI SAHARAREKIN TADAMUM ELKARTEA
www.tadamum.org
E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.
Teléfono: 666501350

 

 

 

25 urte

KABIGORRI BIDASOALDEKO ATENEOA

  • Bazkideen kuoten bitartez finanziatzen da.
  • Antolatzen dituen jarduerak, sarrera libre eta doanekoak dira.
  • 2024ko udal aurrekontuan, Kultur arloko aurrekontu aplikazioan, diru-laguntza izenduna azaltzen da Kabigorri Bidasoaldeko Ateneoaren alde, 3.552,00 eurokoa.
Cooperativa de activistas sociales, buena gente de la farándula y de las artes y nostálgic@s de un futuro mejor. Giza-ekintzaileen Kooperatiba, arteetako eta farandulako jende ona eta etorkizun hobeago baten minetan.
Kabigorri

©