Ekitaldiak 2014

Kontzertua: Bide Ertzean

77azala-bide ertzean

2014.eko urtarrilaren 18a,19:30etan.

Bide Ertzean
"Iragana tirokatzen hasten badira, ez dut atzera egingo" kantatu zuten Non dira diskoan (GH 2006), 36ko gerrari buruzko argitalpen hartan. Ildo beretik datoz 77 (GH 2013) diskoko hainbat kantu. Baina izenburuak iradokitzen duen bezala, oraingoan Trantsizioa delako garaian erreparatu dute.

1977. Euskal Herria. Askatasuna, maitasuna, berdintasuna bizi eta gozatu nahi duen gazteria. Feminismoa eta ekologismoaren agerpena, ikastolen loraldia, sindikatuen bilakaera... 40 urteko gau beltzaren ondoren, orduko gazte belaunaldi haren ahalegina ez zen makala izan. Lan berri honetan, Bide Ertzean taldeak 70eko hamarkadan ipini du begipuntua. Baina nostalgiatik baino, hausnarketatik gehiago dute kantu berri hauek. Bidean erori ziren gazteak, bizirik iritsi zaizkigun balioak eta irakaspenak, askatu gabe jarraitzen duten korapiloak...

 

 

 

25 urte

KABIGORRI BIDASOALDEKO ATENEOA

  • Bazkideen kuoten bitartez finanziatzen da.
  • Antolatzen dituen jarduerak, sarrera libre eta doanekoak dira.
  • 2024ko udal aurrekontuan, Kultur arloko aurrekontu aplikazioan, diru-laguntza izenduna azaltzen da Kabigorri Bidasoaldeko Ateneoaren alde, 3.552,00 eurokoa.
Cooperativa de activistas sociales, buena gente de la farándula y de las artes y nostálgic@s de un futuro mejor. Giza-ekintzaileen Kooperatiba, arteetako eta farandulako jende ona eta etorkizun hobeago baten minetan.
Kabigorri

©