KRISIA, ZER KRISI?

teaming

Kabigorrin 16 urte daramatzagu krisian, gaitz endemikoa esaten zaion horrekin. Une ederrak igarotzen ditugu lagunekin garagardo batzuk edaten, edota antzerkiko edo musikako garaiko azken nobedadeaz gozatzen; baina lokala zabalik edukitzeak eta kultur ekintza batzuk dohainik eskaintzeak kostu batzuk dauzka, eta batzuetan zaila izaten da kostu horiei aurre egitea. Baina ez gatozkizu diru eske, hilean 1€ ez baita dirua; eta hori baita zuregandik espero duguna: zu konprometitzea guri Teaming plataformaren bitartez hilean euro bat ematea.

Teaming ekimen solidario bat da, dohaintza-emaileak aukeratzen duen kausara bideratutako mikro-dohaintzen bitartez jendeari laguntzen diona. Dohaintza karguak kontu-korrontean eginez gauzatzen dira (beti hilaren 1a eta 10aren artean), modu seguru, automatiko eta gardenean, eta komisiorik gabe: Zure euroa oso-osorik iristen da hartzailearengana.

Kabigorriko taldearekin bat egiteko eta zure ekarpena eskaintzeko, hauxe besterik ez duzu egin behar:

 

· www.teaming.net orrialdean sartu

· erregistratu (oraindik ere erregistratua ez bazaude)

· Kabigorri Ateneoa, taldea bilatu, eta berarekin bat egin

Euro batekin gauza gutxi egin daiteke, egia da, baina pertsona askok hilero euro bana jarrita, proiektu honen finantzaketak arnasa pixka bat hartzeko modua izango du. Beraz, anima zaitez, zure laguntzarekin kontatzen dugu eta.

 

 

Pintxo Pote

KABIGORRI BIDASOALDEKO ATENEOA

Cooperativa de activistas sociales, buena gente de la farándula y de las artes y nostálgic@s de un futuro mejor. Giza-ekintzaileen Kooperatiba, arteetako eta farandulako jende ona eta etorkizun hobeago baten minetan.
Kabigorri

©