Ekitaldiak 2014

VIII EKOZINEMALDIA (1)

kartela ekozinemald 2014

2014.eko Martxoaren 20an, 19:30etan.

LA REVUELTA DE L@S AFECTAD@S POR LA CENTRAL HIDROELÉCTRICA BAJO IGUAZÚ

2013 Brasil
Iraupena: 8 min.
Ekoizpena, irudiak eta edizioa: Brasilgo Presek Kaltetutakoen Mugimenduko Komunikazio Taldea (MAB) Brasil.

Baixo Iguaçu nazioz haraindiko kapitalaren eta Brasilgo estatuaren artean dagoen lotunearen beste adibide bat da. Izan ere, presen eraikuntzaren ondorioz, 700 mila kaltetu daude gutxi gorabehera, eta ez dute inolako kalte-ordainik jaso.
Baixo Iguaçuko zentral hidroelektrikoa Brasilgo Paranako eskualdeko hego- mendebaldean dago kokatuta, eta Neo Energíak (%70) zein Copelek (%30) osatutako Céu Azul Sorkuntza Partzuergoaren kontrolpean dago. Gutxi gorabehera, orain dela hiru hilabete hasi ziren presa eraikitzen, eta, horretarako, ez zuten inolako politikarik edo programarik abian jarri, kaltetutako biztanleen eskubideak bermatu ahal izateko.
Zenbait familia katastrotik kanpo geratu ziren, ez zen aurretiazko galdeketarik egin, eskainitako kalte-ordainak merkatu prezioa baino askoz ere txikiagoak izan dira eta Ingurumenerako Oinarrizko Planean aurreikusitako programa bat bera ere ez da gauzatu. Obrako poligonoan jarraitzen duten 11 familien kasua da larriena, benetako espetxe pribatuan bizi dira-eta. Euren etxeen alboan, zuhaitzak eraitsi dituzte, eztandak egin dituzte eta era guztietako lanak garatzen dituzte eguneko 24 orduetan.

"DAMOCRACY"

Iraupena: 34 min.

"Damocracy": Ingelesatik ("dam": urtegia) eta grekotik  ("κράτος" (krátos): boterea)  Ilisuko(Kurdistan turkiar menpean) eta Belo Monteko (brasildar Amazonia ) azpiegituren kasuen eta erresistentzien arteko lotura egiten duen filma.

BBVAren aurkako Plataformak eta Ekologistak martxan-ek itzulita eta euskaratuta.

25 urte

KABIGORRI BIDASOALDEKO ATENEOA

  • Bazkideen kuoten bitartez finanziatzen da.
  • Antolatzen dituen jarduerak, sarrera libre eta doanekoak dira.
  • 2024ko udal aurrekontuan, Kultur arloko aurrekontu aplikazioan, diru-laguntza izenduna azaltzen da Kabigorri Bidasoaldeko Ateneoaren alde, 3.552,00 eurokoa.
Cooperativa de activistas sociales, buena gente de la farándula y de las artes y nostálgic@s de un futuro mejor. Giza-ekintzaileen Kooperatiba, arteetako eta farandulako jende ona eta etorkizun hobeago baten minetan.
Kabigorri

©