Ekitaldiak 2014
VIII EKOZINEMALDIA (2)
2014.eko Martxoaren 27an,19:30 etan.
HISTORIA DEL AGUA EMBOTELLADA/STORY OF BOTTLED WATER
Iraupena: 8 min.
Historia sobre el agua embotellada, 2010.eko martxoaren 22an,Uraren Egunean estrenatua ,Amerikarrek milloi erditik goiti ur botil erosten dute astero , nahiz eta oraindik dohainik ateratzen den iturritik kontatzen digu.Dokumentalak, ur boteilatuaren industriak grifoko uraren kontrako erasoa eta generatzen den izugarrizko plastiko kantitatek sortutako ingurumen inpaktoa azaltzen du.Dokumentalak ikusleak ur botilatua sahiesteko eta iturriko uraren aldeko inbertsio publikoei sustengu emateko deiarekin bukatzen du.
LAS CONTRADICCIONES DEL COMPLEJO HIDROELÉCTRICO TAPAJÓS
2012 Brasil
Iraupena: 10 min.
Ekoizpena, irudiak eta edizioa: Brasilgo Presek Kaltetutakoen Mugimenduko Komunikazio Taldea (MAB) Brasil.
Brasilgo energiaren %80 zentral hidroelektrikoetatik dator, eta energia sortzeko modu merkeenetakoa da. Gaur egun, 34 inguru presa eraikitzen ari dira gure herrialdean, eta gehienak Amazonaseko eskualdean daude kokatuta.
Horra hor Tapajos ibaiaren kasua. Hain zuzen ere, Amazonasen ustiatu gabe zegoen ibaia bakarra izan da orain arte. Dena dela, badirudi Tapajoseko Gunea eraikiko dutela bertan. Proiektuan bertan aurreikusitakoaren arabera, zenbait zentral eraikiko dituzte. Lehenengoaren izena São Luiz de Tapajós izango da, eta, aurreikuspenen arabera, 2017. urtean egongo da abian.
Ingurumenerako ondorio kaltegarriez gain, ageri-agerikoa da Tapajos Guneak bertako bi mila biztanleren bizimodua aldatuko duela erabat. Izan ere, zoritxarrez, Brasilgo presen eraikuntzak giza eskubideak etengabe urratzeko eredu nazionalari eusten dio. Hona hemen ekintzailetza horien ondorioz sortutako egitateak: nahitaezko etxe-kanporaketak, hirigune hurbilenetako okupazio desantolatuak, prostituzioaren gorakada, drogen kontsumoaren igoera eta bizimoduaren aldaketa.
AGUA PROPIA, NEGOGIO AJENO
2012 Uruguay
Iraupena: 23 min.
Ekoizpena: REDES Amigos de la Tierra Uruguay, Radio Mundo Real Uruguay.
2004an, azken herri-mobilizazio handia egin zen uraren alde. 1990eko hamarkadatik ordura arte, enpresa pribatu transnazionalek negozio paregabea aurkitu zuten edateko uraren eta saneamenduaren zerbitzuan. Izan ere, are paregabeagoa zen, nahierako tarifak ezartzen bazituzten eta obra-kontratuak behin eta berriro betetzen ez baziren. Desegindako estatuak "nahierara jokatzen utzi zien".
2002an, ordea, sindikatuek, auzokideek, kontsumitzaileek, ingurumenaren arloko erakundeek, giza eskubideen aldeko erakundeek, emakume zein ikasleen erakundeek eta kooperatibek uraren eta biziaren alde bat egin zuten. Konstituzioa eraldatuz gero, ura eskuratzea eta kontrolatzea ez litzateke irabazia izango, eskubidea baizik. Kanpaina herrialde osoan egin zen, eta mezu argi-argia igorri zuen: hamar hautesletatik zazpik ia-ia euren botoaz onartu zuten Konstituzioa eraldatzea.