Ekitaldiak 2014
Liburu Aurkezpena: Grupos Autonomos
TALDE AUTONOMOAK
Transakzio demokratikoaren kronika armatua
1973ko irailean MIL taldea desegin zuten baina razzia hark ez zuen mugimendu autonomo armatuarekin amaitu, indartu baino. Puig Antich exekutatzea saihesteko ahaleginean egindako ekintzak lehenik eta exekuzioa gauzatu ondoren sentitzen zuten amorrua adierazteko egin zirenak, olio orbanaren gisa zabaldu ziren.
OLLA eta GARI taldeak desartikulatu eta urtebetera diktadorea hil zen eta denbora gutxian diktadura faxista baten aurka borroka egitetik demokrazia kapitalista eta monarkiko baten aurka borrokatzera pasa ziren.
Erregeak Mugimendu Nazionalaren Printzipioak eta Konstituzioaren alde zin egin, PSOE alderdiak marxismoa utzi, PCE alderdiak errepublikanismoa atzean utzi eta kapitalismoak sistema sozialaren oinarriak ezarri zitueneko garaiak ziren, alor sozial eta ekonomikoan estatu espainiarreko herritarrak zapaltzen amaitu duen sistema.
Hamar urte pasatxo iraun zuen borroka izan zen, 1984an azkeneko talde aktiboak desegin ziren arte. Liburu honek, talde autonomo haietan parte hartu zuten gazteengana hurbiltzen gaitu, "trantsizio demokratikoa" deituriko gezur handiaren aurrean jaiki zirenengana, eta haiek bizitako testuingurura ere eramaten gaitu: kontrakultura, langileen autonomia, klandestinitatea eta, noski, errepresioa. "El Jebo"ren heriotza, Frantziako Tolosan lehergailu bat eskuetan zartatu zitzaionean, edo Agustin Ruedaren hilketa Carabanchelgo gartzelan, isilarazitako gure historiaren parte dira.
Egilea: Joni D.
Hitzaurrea: Mateo Seguí
Azala: Undergroove aka Dabunker
Editorea: El Lokal
EGILEA
Joni D. 1968an jaio zen eta oso gaztetatik kulturaren bueltan eman du bizitza. 1982 eta 1996 artean musikari, abeslari, kazetari, editore fonografiko eta sustatzaile lanetan aritu zen, beti ez profesional moduan, hitzaren zentzu ekonomikoari begiratuz gero. 1997an musika sustatzeko Hace Color enpresa sortu zuen eta Cheb Balowski, La Kinky Beat, Joxe Ripiau edo Fermin Muguruza taldeekin ia munduari bira eman zion.
2010. urte amaieran "Que pagui Pujol! Una crónica punk de la Barcelona de los 80" bere lehen liburua argitaratu zuen, bere gaztaroko memoriak jasotzen zituen liburua, eta kritika eta irakurleen aldetik oso erantzun ona jaso zuena. Gainera, editorial kooperatibista berri bateko, La Ciutat Invisible editoriala hain zuzen, lehenengo liburua izan zen. Editorial berriaren eta idazle hasi berriaren arteko elkarlanaren emaitza erabat ustekabekoa izan zen: 3000 kopia baino gehiago salduta bi urtetan, jatorrizkoaren lehenengo banaketatik zortzi hilabetetara eginiko gaztelerazko edizioa barne.
Komunikabideetan dedikatu zizkioten esaldietako batzuk:
Memorien liburua, bere prosaren kalitateagatik, material grafiko piloagatik eta historia erreskatatzen duelako interesa pizten ari dena. (Santi Palos, Diari de Terrassa).
Irudi eta memorabilian aberatsa, laurogeigarreneko punk eta underground kutsuko Bartzelona irudikatuz. (Mondo Sonoro).
Hau hemen gertatu zen, duela hogei urte, eta ez dago ikasteko beste modurik "Que Pagui Pujol! bezalako liburuak irakurtzen ez bada. Nahitaezko lan bat. (Kiko Amat, Rockdelux).
Liburu zirraragarria eta konprometitua. (Ricard Martín, Ara).
Urte haiek izan zuten intentsitatea pasioz deskribatzen du (…), oso ongi egituratuta dago eta amaieran kronologia ordainezin bat dakar. (F. P., Cáñamo).
Erabat ezinbestekoa. (Juan Palacios, Rock Estatal).
Berak gaur egun azaltzen duen bezala, lehenengo liburu horrek esperimentu bat besterik ez zuen nahi izan, idazteko zeukan gaitasuna baloratu nahi izan zuen horren bitartez, orain aurkezten digun lan hau egitera ausartu ala ez erabakitzeko, berez, azkeneko bosturtekoan bere benetako lana dena.
Joni D. egileak, talde autonomo armatuetako kide gazte haien ibilbidea modu antropologiko, historiko eta kazetaritza aldetik aztertzen duen lehenengo liburua aurkezten digu, izan ere MIL taldea sortu zutenetik eta gobernu sozialista sartu eta gero arte ere bizi zen sistema sozialaren aurka borrokatu zuten.
Historiaren parte baten ikuspegia, ahaztu eta isilarazitako historia, orain, modu ausartean lantzen dena baina historiako liburu klasikoetatik erabat modu desberdinean, egitura oso pertsonal eta oso ohikoa ez den batekin, gazte batzuen bilakaera sozial eta politikoari benetako protagonismoa ematen diena, gazte beroiei eman beharrean.
Harremanetarako:
E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.