Ekitaldiak 2014

Antzerkia: “Medea Material”

MEDEAmaterial

2014.eko Maiatzaren 18an,19:30etan.

"Medea Material"

• Heiner Müller-en tragedia garaikidea Bea Insak interpretatua (Valentziako Erkidegoa)
• Iñaki Alberro biolontxeloan interpretatzen (Euskal Herria)
• Zuzendarikidetzan, Tahar Klibi (Tunisia)
• Musika-konposizioan, Paul Sthouthamer (Estatu Batuak)

SINOPSIA
Mitologia greziarreko figura nagusietako bat. Medeak, Coldigako emakume apaizak, Urrezko Ardi-larrua konkistatzen laguntzen die Jason eta Argonatuei. Esker ona emateko, Jasonek bere emazte egiten du, eta bi seme ematen dizkio, anbizioagatik eta Glaucerekin ezkondu nahi duelako abandonatu aurretik. Glauce Creonte Korintoko erregearen alaba da. Medea emakume arbuiatuak mendekua eta haurrak hiltzearen izugarrikeria irudikatzen ditu.
Gure obrak Heiner Mülleren bertsioa hartzen du, mitologia garaikideko testu nagusietakoa. Gariak zahartu gabe igarotzen dituen istirio horietako bat, bere misterioa erabat ezagutu gabe geratzen dena.

MEDEA MATERIAL, Heiner Müllerena, gure dramaturgia.
Gure Medea. Hil aurretik. Bera kobazulo batean giltzaperatuta dago, eta han utziko dute hiltzen. Epaitu berri dute. Bere krimen guztiengatik epaitua. Heriotzera kondenatua. Bera bakarrik dago. Bakarrik. Bere iraganarekin. Bere oroimenarekin.
Indarra. Bizitasun basatia, testu kimerikoa eta su-eragilea. Heiner Müllerrek sorginaren eta argonautaren mitoa hartu du, amaierarik gabeko gerrek suntsitutako Europa baten historia kontatzeko. Medea eta Jason beren inguruabarren aurrean dauden Emakumea eta Gizona dira. Haiek dira istorioaren aktoreak eta ikusleak, eta testua, ziurrenik sentimendu baten barne-bihozkada izango da, bihotzaren taupada.

Testuari egin diogun ekarpena.
Obra honek aukera eman digu zentzu unibertsala emateko alderdi askotatik. Guretzat, obra poliedrikoa da, aukera eman baitigu kritika politiko sozial hau egiteko, alde batetik, eta, bestetik, indarkeriaren gaia islatzeko, genero-indarkeriarena, eta, baita indarkeria horren ondorioak, maitatzeko ezintasuna, jarauntsitako kultura, aiherra ere. Bertan, aurrez aurre jartzen ditugu patriarkatua eta matriarkatua, konkistatzailea eta konkistatua, garaikidetasuna eta mitoa.

Hemen, landu eta landuarazi behar dugun materiala dago (bai, izenburua da).
Medea Material obrak antzinako kanta batean pentsarazten digu, "mito" hitzaren etimologiak irudiktatzen duen bezala. Badakigu antzinako antzerkiak musikarekin zerikusia duela. Jolas zehatz bat, funtsezko lan bat izango da erritmoa, gorputzaren mugimendua. Gorputzaren barruan testu batek duen durundia.
Jason azkar desagertuko da testutik. Medeak, orduan, ikusleei hitz egiten die. Egoera bat baino gehiago, erritu bat izango da, erritual bat. Antzerki-zeremonia bat. Agian, pixka bat, bakanal bat.

2013ko irailaren 13an estreinatu zen frantsesezko bertsioan, Port Saint Louis de Rhône-n, Marseille Capital Culturel Européen 2013 ekimenak programatutako jardueren barruan.

H.MÜLLER
Heiner Müller (1929-1996). XX. mendeko aktore garrantzitsuenetako bat da. Berliner Ensemble-ko zuzendaria (Bertold Brecht-en antzoki mitikoa). Bera sakon markatu zuten gerrak eta traizioek, eta horrek guztiak antzezlan indartsua, akuilatzailea eta gizonen eta emakumeen izaerari buruz eta politikari buruz ilusiorik gabea inspiratu zion.
Alemania Ekialdeko egilea, horma erori arte. Erbesteari uko egin zion, bere belaunaldiko beste artista batzuk bezala, leialtasunez blaitutako nolabaiteko fatalismoak eraginda. Baina horrek ez dio galaraziko bere hitzen eta mugimenduen asktasuna modu lehergarrian zaintzea. 30 obratik gora idatzi ditu, Alemanian muntatuak, eta baita atzerrian ere, 70eko urteetatik gaur egun arte: Hamlet Machine, Prometeo, Emakumeen Komedia, Medea Material, Quartet..

BEA INSA
Lanbidez antzerkiari eskainia eta Máscara Teatro-Escuelan trebatua. Odin Teatret (Danimarka), Centro di Ricerca Teatrale (Milan), Teatro Escalante eta horrelakoetan zabaldu zituen bere ezagutzak, gai asko hartuz: Antzerki fisikoa, Commedia de´ll arte, Inprobisazioaren Musika Antzerkia, Bufoia, Clown, Testu azterketa, antzerki sentsoriala, dantza garaikide, musika, kantua...
Hogei bat ikuskizun profesional egin ditu; besteak beste: La mujer sola (Darío Fo), Antígona (Sófocles), Hipólito o la mirada de Hipólito (I.Ritsos, P.O.Enquist, A.Morcillo), Eloge a la follie (Erasmus de Rotterdam). Espainian, Frantzian, Holandan, Alemanian, Polonian, Argentinan, Mexikon, Italian, Grezian eta Maltan ibili da bere ikuskizunekin.
Bere karrera profesionalean, aktore da, pedagogoa eta eszena-zuzendaria. 2006tik, Ship of Fools Antzerki Laborategi Ibiltarikoa da.
2011n, Dona de l´any saria jaso zuen (urteko emakumea) Ondan, Castellón, bere ibilbide profesionalarengatik. 2012an, Sevillako Cenit Jaialdiako Interpretazio Onenaren Saria jaso zuen "Hipólito o la mirada de Hipólito" obran.

 

 

 

 

25 urte

KABIGORRI BIDASOALDEKO ATENEOA

  • Bazkideen kuoten bitartez finanziatzen da.
  • Antolatzen dituen jarduerak, sarrera libre eta doanekoak dira.
  • 2024ko udal aurrekontuan, Kultur arloko aurrekontu aplikazioan, diru-laguntza izenduna azaltzen da Kabigorri Bidasoaldeko Ateneoaren alde, 3.552,00 eurokoa.
Cooperativa de activistas sociales, buena gente de la farándula y de las artes y nostálgic@s de un futuro mejor. Giza-ekintzaileen Kooperatiba, arteetako eta farandulako jende ona eta etorkizun hobeago baten minetan.
Kabigorri

©