Ekitaldiak 2014
Dokumentala: "El Retratista"
2014.eko ekainaren 13a,19:00etan.
El Retratista
Sinopsia
1934-35. Antoni Benaiges maisu gazte kataluniarra
Burgoseko Bañuelos de Bureba herrixka txikiko landa-eskolara esleitu dute. Antoniok proiektu
sinple bat dauka: umeei idazten eta, horrela, benetan aske izaten irakastea.
Metodo sinplea dauka: Freinet teknika eta eskolako inprimagailua,
Antonio maisuak herriko umeen fantasia askearen mesedetara jarriko
duena. Gogoberotasuna handia da, eta emaitzak, harrigarriak. Maisuak ikuskatuta,
umeek koaderno paregabeak inprimatzea lortzen dute, haurren ispilu izango direnak
30eko urteetako Espainiako landa-herri bateko bizitzan. Maisuak, gainera,
eskolako koadernoen truke bizia abian jartzen du Espainiako eta atzerriko beste eskola batzuekin,
eta Bañueloseko umeen lanak Frantziaraino, Kubaraino eta
Argentinaraino ere iristen dira. Baina ametsa azkar bukatzen da: 1936ko uztailean, gerra zibilaren lehenengo egunetan,
Antonio Benaiges fusilatu egingo dute, eta hobi komun batean lurperatu. Bere oroimen
galdua eta oinordetza pedagogikoa ustekabean berragertuko dira 75 urte geroago,
ozeanoaren bestaldean...
Cast&credits
Zuzendaritza, argazkiak, muntaketa: Alberto Bougleux
Jatorrizko ideia eta ikerketak: Sergi Bernal
Herrialdea: España
Ekoizpen-urtea: 2013
Hizkuntza: Katalana, gaztelania
Azpitituluak: gaztelania
Iraupena: 52'
Proiekzio-formatua: Digibeta
Espainian estreinatua: EZ
Produkzioa:
Mikromezenazgoko kanpaina baten bidez egindako proiektua
http://www.verkami.com/projects/1385-el-retratista
eta S. Coloma de Gramenet-eko eta Mont-roig del Camp-eko udalek babestua
Harremanetarako:
Alberto Bougleux, +34 652 580 955, E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.
http://www.blume.net/catalogo/1016-antoni-benaiges-el-maestro-que-prometio-el-mar-9788498016949.html