Kontzertua: Lurra

LURRA

2014.eko abenduaren  20an, 13:30etan

Akatsa Sisteman

"Akatsa sisteman" Lurra taldearen disko berriaren izenburua da, 5GORA diskoetxearekin aterako dutena. Iñigo Muguruzak eta Ane Garciak zuzentzen duten proiektuaren lan berria uda honetan grabatu dute Ereñozuko Aieka estudioan, Pello Gorrotxategi teknikaria izanik.

Kaki Arkarazo arduratu da nahasketekin Garate estudiotan eta Jonan Ordorika Masterizazioaz Mamia estudioan (Azkarate). Jorratzen dituzten musika estiloak -beti akustikoa izanik- zabaldu dituzte: indie-folk, world, blues, reggae, ragtime, ska, jazz, dub...) eta lagun batzuk kolaboratu dute: Xabi Solano, Petti, Maite Neighbor, Jon Elizalde Jontron, Sergio Patxuko, Oskar Benas, Xabi Bitamine...

Hitzak Ane Garcia eta Iñigo Muguruzarenak dira, eta musikak Iñigo Muguruza eta Carlos Zubikoarenak.

Ane Garcia: Ahots nagusia

Iñigo Muguruza: gitarra akustikoa

Carlos Zubikoa: baxua eta koroak

Iban Larreburu: batería

Xabi Dols: batería zuzeneanlurra-diska

Lurra taldeak sistemaren akatsak zeintzuk diren ongi baino hobeto daki: gizatasuna galtzea, inguruarekiko errespeturik eza, lukurreria jartzea bihotzen aurretik.
Beraiek nahiago dute partekatu, partekatu musika, ideiak eta sentimenduak. "Nire tristura orain zurea da", horixe da diskoa zabaltzen duen esaldietako bat. Azkenean, kalulien txoriek bezala, kanten bitartez hitz egiten digute. Hil eta gero ere alai kantari. Esatea  ezinbestekoa baita mundua bizigarri bihurtzeko, esatea da gauzak hobetzeko lehen pausua.

Kirmen Uribe

 

 

Pintxo Pote

KABIGORRI BIDASOALDEKO ATENEOA

Logo ayuntamiento
Cooperativa de activistas sociales, buena gente de la farándula y de las artes y nostálgic@s de un futuro mejor. Giza-ekintzaileen Kooperatiba, arteetako eta farandulako jende ona eta etorkizun hobeago baten minetan.
Kabigorri

©