Liburu aurkezpena: Obras no escogidas

biurrun

2014.eko azaroaren 27a, 19:30etan.

Idazleari buruz:

Julio C. Biurrun Ferreira, 1954.eko irailaren 18an Montevideon jaio zen. 15 urte zituela,bere lehenengo lana poetiko-musikala egin zuen," La canción de las estrellas",  E. Cavallieriren El niño de la luna antzerki lanarentzat. Atilio Rapat eta Abel Carlevaro irakasleekin ikasi zuen gitarra. 1972an Montevideoko Luminarias Kontzerbatorioan irakasle izan zen.  A.G.A.D.U. eta A.U.D.E.M. eko biziarteko partaidea, egile eta konpositore bezala berrogei abesti baino gehiago erregistratu ditu.

1982. urtean Buenos Airesen Siete cuentos que no son eta Descuento argitaratu zuituen. Artikuluak eta ipuinak, De Frente, El Popular, La República, El Omnibusero, Prensa Barrial, Comunicación Popular, publicaciones de CCOO eta  El Pórticon argitaratu ditu.Literatura eta musika lehiaketetan epaile bezala parte hartu izan du.

Banda Blusanrollekin batera, bi CD argitaratu zituen: Mujer Pública eta Blusanroll no transa. Brujula argitaletxean argitaratutako PCUren 20. sekzioko martiren homenezko CDan  parte hartu zuen lan batekin. 2001ean, Blusanrollekin, El galgo de la ONDA. (youtube) bideoa egin zuen.Bandaren abeslari eta gitarrajole bezala, Sala Zitarrosa emanaldi batekin , Uruguay agurtu zuen.

2007.eko ekainaren 14an, Madrilgo Círculo de Bellas Artes-en  "La ronda" antzerki lanarentzat konposatutako musika estrenatzen du, zenbait aktore eta abeslari ezagun gehituta, Raúl Weisner zuzendari kolonbiarraren agindupean.

Urrezko Pua, Púa de Oro, Leize Gorria gitarra elektrika joleentzako lehiaketaren sortzailea da eta Donostiako Escuela Superior de Música Biurrunen zuzendaria ere bai.2002. urtetik ,adopzioz gipuzkoarra da eta Trintxerpen bizi da.

 

Pintxo Pote

KABIGORRI BIDASOALDEKO ATENEOA

Logo ayuntamiento
Cooperativa de activistas sociales, buena gente de la farándula y de las artes y nostálgic@s de un futuro mejor. Giza-ekintzaileen Kooperatiba, arteetako eta farandulako jende ona eta etorkizun hobeago baten minetan.
Kabigorri

©