Ekitaldiak 2016

Dokumentala: NOLA?

kartela NOLA-web

2016.eko Apirilaren  14an, 19:30etan

NOLA?

SINOPSIA
Bere xarmak erakarrita, Fermin Muguruza The Big Easy-ra joan da disko bat grabatzera: Irun Meets New Orleans. Bertan, alde batetik, bere ibilbideko zortzi abesti moldatu ditu New Orleanseko doinuetara eta hiriko bi klasiko interpretatu ditu, eta bestetik, Nola? dokumentala zuzendu du (hango egoeraz, Katrinaren 10. urteurrenean). Treme-ko pasarte batekin paralelotasun ugari ditu: abestiak oso ondo integratuta daude, protagonistek kontatzen dutenarekin lotuta. Hala, musika narrazioaren pertsonaia bat gehiago bihurtzen da. Pelikularen
ardatz nagusia George Ingmire da (WWOZko esataria, dokumentalista eta urakanak izan zuen eraginaren inguruko hainbat irratsaioren aurkezlea).
Bere diskurtso kritiko eta ironikoarekin, diskoaren grabazioaren kontakizuna, gauzen egoeraren inguruko gogoetekin tartekatzen du.

FITXA TEKNIKOA

Nola? (2015)

Zuzendaritza: Fermin Muguruza

Ekoizpena: Talka Records

Argazkia: Daniel Gómez

Musika ekoizleak: Jonathan Freilich eta Mark Bingham

Muntaketa: Daniel Urdiales

Grabaketa: Preservation Hall eta the Living Room Studio

Iraupena: 65'

Herrialdea: Euskal Herria

Hizkuntza: Ingelesa euskarazko azpitituluekin

 

Cooperativa de activistas sociales, buena gente de la farándula y de las artes y nostálgic@s de un futuro mejor. Giza-ekintzaileen Kooperatiba, arteetako eta farandulako jende ona eta etorkizun hobeago baten minetan.
Kabigorri

©