Ekitaldiak 2016

Pelikula: GABRIELLE

Gabrielle-web

2016.eko ekainaren  9an, 19:30etan

GABRIELLE

(Kanada, 2013)Louise Archambault zuzendari kanadarraren Gabriellek Williamsen sindromea duen emakume gazte baten istorioa kontatzen du. Abesbatza bateko kidea da eta bertako adiskide batekin maiteminduta dago. Taldea garrantzi handiko jaialdi batean parte hartzeko prestatzen ari da Gabriellek, bere autonomia erakusteko eta Martinekin maitasunezko istorio bat bizitzeko, aurreiritzi klase guztiei eta bere mugei aurre egiten dion bitartean.

Toronto, Locarno (Ikusleen Saria lortu zuen bertan), Gijon eta Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldian hartu du parte filmak besteak beste eta Oscar Sarietan Kanada ordezkatzeko hautatua izan zen 2013 urtean.

 Zuzendariak Louise Archambault
Gidoia Louise Archambault
Ekoizpena Luc Déry, Kim McCraw / micro_scope
Musika François Lafontaine
Muntaketa Richard Comeau
Aktoreak Gabrielle Marion-Rivard, Alexandre Landry, Mélissa Désormeaux-Poulin, Vincent-Guillaume Otis, Benoit Gouin
Argazkia Mathieu Laverdière
Herrialdea Kanada
Jatorrizko hizkuntza Frantsesa - Ingelesa
Iraupena  109 min

Cooperativa de activistas sociales, buena gente de la farándula y de las artes y nostálgic@s de un futuro mejor. Giza-ekintzaileen Kooperatiba, arteetako eta farandulako jende ona eta etorkizun hobeago baten minetan.
Kabigorri

©