EKOZINEMALDIA 2017

kartela ekozine 2017-web

2017.eko Martxoak 23, osteguna, 19:30ean.

EKOZINEMALDIA 2017

- LABURMETRAIA: "NO ACAPARES ENERGÍA". (4.32 MIN.) OBSERVATORI DEL DEUTE EN LA GLOBALITZACIÓ ODG. BARTZELONA.

Laburmetraia honek energiaz egiten dugun erabileraz eta horrek hirugarren herrialdeetan dituen eraginez hitz egiten du, baita energia garbien alde egin beharreko aldaketa lortzeko iraultzaz ere.

- DOKUMENTALA: "GUARDIANA DE LOS RÍOS" (1H. 7 MIN) RADIO PROGRESO. HONDURAS

Dokumental honen emakumeez hitz egiten digu. Emakume indigena adoretsuak dira,  Honduraseko giza eskubideak eta bertako herrietako ingurumeneko eskubideak defendatzen dituzte, eta hori dela eta mehatxupean bizi dira eta hil egiten dituzte. Enpresa nazionalak eta estatuz haraindiko enpresak daude atzean, beraien lurrak lapurtzen eta ibaiak hondatzen presa hidroelektrikoak eraikitzeko, eta hori guztia agintarien eta militarren konplizitatearekin. Giza eskubideen bortxaketari eta herriek erabakitzeko duten eskubideei buruzko dokumentala da.

2016ko martxoaren 3an egindako Berta Cáceresen bizitzarekin amaitzeko egindako hilketa da dokumentu-testigantza ikaragarri honen abiapuntua. Emakume indigena Lenca BertaCaceres-webzen, eta duela 20 urtetik hona lurraldea eta Lenca herriaren eskubideak defendatzen aritu da. Nazioarteko mailako aitorpena lortu zuen giza  eskubideak defendatzeagatik. 2015ean Bertak ingurumenaren defendatzaileentzako munduko saririk garrantzitsuena eskuratu zuen: Goldman Saria.

Ibaiak sakratuak dira Lenca herriarentzat eta Berta Cáceresentzat, ibaiak Lurraren odola ziren. Hau ere esaten zuen: "Planeta honetan kapitalismoa dugun bitartean, planeta ez da salbatuko kapitalismoa bizitzaren, ekologiaren, gizakiaren eta emakumeen aurka dagoelako...".

Global Witness-en azken txostenaren arabera, 2014an ingurumeneko 116 ekintzaile hil zituzten 17 herrialdetan, 2013an baino %20 gehiago. Hil dituztenen %40 Berta Cáceres kide zen Lenca bezalako herri indigenetako kideak dira.

 

Cooperativa de activistas sociales, buena gente de la farándula y de las artes y nostálgic@s de un futuro mejor. Giza-ekintzaileen Kooperatiba, arteetako eta farandulako jende ona eta etorkizun hobeago baten minetan.
Kabigorri

©