Dokumentala: GRECIA 2016 ETA AURKEZPENA KARABANA 2017

karabana grecia

2017.eko ekainaren  14an, 19:30etan.

GRECIA 2016 ETA AURKEZPENA KARABANA 2017

ERREFUXIATUEI ETA MIGRATZAILEEI LAGUNTZEKO EUSKAL HERRIKO PLATAFORMAK MELILLARAINO HELDUKO DEN KARABANA BAT PRESTATZEN ARI DIRA, EUROPAR BATASUNEKO ETA ESPAINAKO ESTATUAREN MIGRAZIO-POLITIKAK SALATZEKO

"Mugak zabalduz" karabanak jarraipena ematen dio iaz Greziaraino egindakoari, zeinaren bidez, Espainiako Estatuko kolektibo ugarik beren babesa eman zieten errefuxiatuei eta migratzaileei.

Hala, uztailaren 14an, zenbait autobusek osatutako karabana Hegoaldeko mugarantz abiatuko da, "Ongi Etorri Errefuxiatuak" bandera horiak eramanez, zenbait ekintza eta aldarrikapen egiteko.

Iazko Greziako Karabanaren dokumentala ikusteko eta Melillako aurtengoaren aurkezpenaren berriak jasotzeko, asteazken honetan gurekin biltzera gonbidatzen zaituztegu. Hizlariak Irungo bi kide izango dira, iaz Grezian egon ziren eta aurten ere Melillara joateko prest daude.

 

Cooperativa de activistas sociales, buena gente de la farándula y de las artes y nostálgic@s de un futuro mejor. Giza-ekintzaileen Kooperatiba, arteetako eta farandulako jende ona eta etorkizun hobeago baten minetan.
Kabigorri

©