Kontzertua: Iria Estevez e Gonzo Piña

cartel IRIA ESTÉVEZ  GONZO PIÑA -web

2017.eko azaroaren 25an, 23:30etan.

Iria Estevez e Gonzo Piña

Clave de FaDo eta Arifi-ren bi partaide diren (Buros,Raiz y evolucion, nazioarteko lehiaketaren azken edizioko irabazleak) Iria Estévez eta Gonzalo Piña, lusofonia protagonista duen bidai musikala eskainiko digute oraingoan. Hainbat urteko karrera arrakastatsua darama bikoteak,non bertsio zein abesti propioak jotzen duten, mota askotako jaialdietan,ekitaldi kulturaleetan eta penintsula osoko eszenatokietan parte hartuz (Lugo, Jerez de la Frontera, Kabigorri Irún, Programa Cultural Tapia, Mosteiro de SanFins Portugal,  León, Galicia, etc) Nahiz eta orain arte aipagarriena den,Zeca Afonsoren omenez egindako omenaldian eskeinitako aktuazioa,Braga hirian,non bikotea Galiziako musika eszenan errebelaziorik zoragarriena bezala hitz egin zuen bai kritikak bai publikoak.

Oraingoan, "Delicias e saudades" emankizuna aurkeztuko digute, lusofonia jorratzen duen proiektua (fado, cantiga gallega,tibia,etc) baina urrutitik eta ez hain urrutitik etorritako beste musikei ateak irekitzen diena(Francia, Cuba, Méjico, Euskadi, etc).

Iria Estévez autodidakta da nahiz eta Galizian kantari ospetsuek (Mónica de Nutek eta Chiscok) klaseak eman dizkioten ETRADeko programa profesionalean prestaketa egin bitartean). Kantari aldakorra da eta musika estilo anitzak menderatzen ditu. Ez darama denbora luzea karrera profesionalean, baina dagoeneko Uxía Senlle eta A Mesmalúa artista handiekin kantatu izan du, baita Galiziako beste artista batzuekin ere. Lideratzen duen proiektuarekin, Clave de Fadorekin egindako lehen diskoan profesional handien mailan dagoela erakutsi du. Esaten dute berak duen tinbre bakarrarekin eta leunarekin, duen izaera eta nortasunarekin eta adierazitasun eta ñabardura egokiez jositako kantuarekin, zalantzarik gabe, maitemindu egiten ditu entzuten duten guztiak.
Gonzo Piñak gitarra espainiarra eta baxu elektrikoa jotzen du. Eskarmentu handiko musikaria eta ekoizlea da, Galiziako eta Bartzelonako talde batzuetako kidea da (D'club,Dask, Clave de Fado, Sonidonia, eta abar). SR Serrano konpainia ospetsuarentzat hainbat antzerki lanetarako egile gisa egin duen lana ere azpimarratzekoa da.

https://www.facebook.com/enclavedefado

Facebook IRIA ESTÉVEZ E GONZO PIÑA

 

Cooperativa de activistas sociales, buena gente de la farándula y de las artes y nostálgic@s de un futuro mejor. Giza-ekintzaileen Kooperatiba, arteetako eta farandulako jende ona eta etorkizun hobeago baten minetan.
Kabigorri

©