Ekitaldiak 2017

Erakusketa: AKUARELAK de ALONSO MURILLO

AMurillo-web

2017.eko abenduaren 7tik 2018.eko urtarrilaren 14a bitarte.

AKUARELAK de ALONSO MURILLO

Kasualitatez nago honetan, edo hobe esan nire ahizpari esker, lan ondoren zerbait egin nezan nire izena eman zuen pinturako klaseetan. Han hasi zen dena.

Diseinu grafikoko eta argazkigintzako ikastaroak ere egin ditut. Nahiz eta orain, nire denbora libre guztia jaten didan, margoketan nagoen buru belarri sartuta, ez ditut bazterrean uzten azken bi hauek, hiru munduak fusionatuz.

Margotzeak erlaxatu egiten nau, egunerokotasunari eta besterik gabe denboraren igarotzeari ihes egiteko bide bat. Eroso eta monotono bihurtu zen errealitatearen abstrakzio bat.

Formak eta mundu abstraktuak definitzen dute nire lana. Nora ezean doan isipuak papera laztantzen du alde batetik bestera, bertatik norabide finkorik gabe paseatuz.

Instagram bezalako sare sozialetan aurkituko nauzue (Lontxo 28, Lontxo 29) eta Behance (Amart E)

Nire familia eta lagunei eskerrak ematen dizkiet, nire lanarekin aurrera jarraitzeko indarra eman didatelako, urte guzti hauetan jasotako babesari esker.

Eskerrik asko,

Alonso Murillo

Villabona, 2017ko azaroa

 

Cooperativa de activistas sociales, buena gente de la farándula y de las artes y nostálgic@s de un futuro mejor. Giza-ekintzaileen Kooperatiba, arteetako eta farandulako jende ona eta etorkizun hobeago baten minetan.
Kabigorri

©