Aurkezpena: Jaizkibel Konpainia Komikia

Jaizkibel kartela-web

2018.eko martxoaren 15a, 19:30etan.

Jaizkibel Konpainia

Alternatibak "Jaizkibel konpainia" komikiaren aurkezpena egingo du Irungo Kabigorri aretoan martxoaren 15ean. Liburuak Hondarribiko alardearen historia jorratzen du, jatorrizko gertaera historikoetatik abiatuta, irailaren 8an urtero gogora ekartzen direnak, eta azken hamarkadetan herriko jaiak parekidetasunean bizitzeko hainbat emakume eta gizonek abiatutako borrokarekin amaituta.

Egilea, Iñigo Goikoetxea "Galgó" marrazkilari hondarribiarra, aurkezpen ekitaldietan izango da, eta ikerketa lanaren zein sorkuntza grafikoaren berri emango du. Komikia auto-edizioaren bidez argitara eman da, besteak beste, Alternatiba bezalako eragileen laguntzarekin, Jaizkibel konpainiaren borrokarekin aspalditik agertutako konpromisoarekin bat eginda.

Irungo aurkezpen saioa, esan bezala, martxoaren 15ean egingo da, Kabigorri aretoan (Peña 1) 19:30etan hasita. Ekitaldian komikia erosteko aukera izango dute bertaratutakoek. Salmentarekin bildutako dirua, osorik, Jaizkibel Konpainiarentzat bideratuko da.

 

Cooperativa de activistas sociales, buena gente de la farándula y de las artes y nostálgic@s de un futuro mejor. Giza-ekintzaileen Kooperatiba, arteetako eta farandulako jende ona eta etorkizun hobeago baten minetan.
Kabigorri

©