Doku-Forum: Sexuaren Langileak

Prostitucion-web

2018.eko apirilaren 19an,19:30etan.

Prostitucion

 Apirilaren 19an Irungo KABIGORRI ATENEOAN (Peña Kalea 1) antolatuko dugun DokuForumera gonbidatu nahi zaituztegu.
Oraingoan PROSTITUZIOAREN inguruan antolatuko dugu eztabaida eta berton lanbide honen inguruan dauden jarrera ezberdinak aztertuko ditugu. Kokapena egiteko, "PUTEROS" dokumentala proiektatuko dugu. Erreportaia honetan putazaleak ezagutuko ditugu. Zergatik gastatzen dute dirua horretan? Zer pentsatzen dute ? Nola bizitzen dute?
Ondorengo eztabaidan, prostituzioan aritzen diren pertsonekin lan egiten duen Arrats Elkartearen ordezkari bat kontatuko digu zer nolako arazoekin topatzen diren lanbide estigmatizatu honetan diharduten pertsonak. Eztabaidaren helburua gaiaren inguruan dauden iritzi eta ikuspegi ezberdinak aztertzea izango da.
Gaia bene-benetan interesgarria da eta ziur gaude eztabaida polit batetarako emango duela.
Beti bezala han espero zaituztegu zuen iritziekin ekimena aberasteko!

Cooperativa de activistas sociales, buena gente de la farándula y de las artes y nostálgic@s de un futuro mejor. Giza-ekintzaileen Kooperatiba, arteetako eta farandulako jende ona eta etorkizun hobeago baten minetan.
Kabigorri

©