Hitzaldia: Jesus Ugalde "Izarren Hautsa"

Jesus Ugalde-web

2018.eko azaroaren  15an, 19:30etan

Jesus Ugalde

Jesus Maria Ugalde (Bergaran, 1957)

Kimika Fisikoko katedraduna da. Valladolideko Unibertsitatean lizentziatu zen 1981ean eta Kimikan Doktorea da unibertsitate berean. Doktorego osteko ikasketak burutu zituen 1986an eta 1989an Kanadako Dalhousie University unibertsitatean eta 1984an Tennessee-ko Oak Ridge National Laboratory delakoan.

Euskal Herriko Unibertsitateko Kimika Fakultateko Irakaslea da 1994tik hasi eta gaur egunera arte. Irakasle bisitaria izan da bai Ithaca-ko (New York) Cornell University unibertsitatean (1992), bai Namur-eko (Belgika) Notre-Dame de la Paix unibertsitatean (1991).

Bere ibilbidean zehar 200dik gora argitalpen zientifiko eta zientzia zabalkundeko 20 saiakera plazaratu ditu.

Doktoregoko 9 ikasleren lanak gainbegiratu ditu, eta horietatik 6 Europako doktoregoak dira. 9 Nazioarteko Biltzar Zientifiko antolatu ditu. Jakiunde akademiako kide gisa, Akademiaren lehendabiziko nazioarteko sinposioa antolatu zuen 2008ko abuztuan honako izenburu honekin: "The role of scientific adademies in modern socienties".

2003ko Euskadi Ikerketa Saria irabazi zuen. Horrez gain, beste golardo hauek ere jaso ditu: X. M. Munibe Ikerketa Saria (1997), National Sciences and Engineering Research Council of Canada delakoaren Zientzia Trukaketako Nazioarteko Saria eta 1989ko Killam Post Doctoral Fellow Award saria, Halifax-en (Kanada). 1985ean, Doktoregoko Aparteko Saria ere eskuratu zuen.

 

Cooperativa de activistas sociales, buena gente de la farándula y de las artes y nostálgic@s de un futuro mejor. Giza-ekintzaileen Kooperatiba, arteetako eta farandulako jende ona eta etorkizun hobeago baten minetan.
Kabigorri

©