Ekitaldiak 2019

Hitzaldia: Herri Maputxearen egungo egoera

Maputxe kartela-web

2019.eko urtarrilaren 31n, 19:30etan.

MAPUTXE HERRIAREN EGUNGO EGOERA

Maputxeak herri amerindiarra da (Mapu hitzak lurra esan nahi du eta txe, jendea; lurreko jendea). Txileren erdialdean eta hegoaldean, eta Argentinaren Hegoaldean dute jatorria.
Txileko eta Argentinako estatuek lurrak kendu zizkion maputxe herriari. Diktaduraren eta Kontzertazio gobernuen garaitik mende bat pasa denean, eredu neoliberala eta basoaren industria, hidroelektrikoak eta meatzaritza hasi eta zabaltzen ari direla, oraindik jarraitzen dute harrapaketak egiten maputxeen herrialdean.

Joan den udan komunitate maputxeari buruzko berriak zekartzaten komunikabideek. Orduan tamalez, Santiago Maldonadoren indarrezko desagertzea kontatzen zuen albisteak; kasu horretan, Argentinako Jendarmeria Nazionalak maputxeen protestaren aurrean egindako errepresioa izan zen esparrua.
Joan den irailean prentsan agertu zen Araucania plana, zeina Txileko Piñeraren gobernuak bultzatu da. Horren xedea eremu horretan inbertsioa areagotzea da bertako enpresarientzako irabazien fluxu handiagoa bermatuz, maputxeen herriaren lurren pribatizazioan sakonduz. Planaren helburua lurrak militarizatzea da erregioa, maputxeen herriaren beharrak alde batera erabat utziz.
Argentinako Puelmapun urte batzuetatik hona ustezko "gerrilla terrorista maputxe" baten mehatxua astintzea da enpresen eta gobernuko botereen xedea.
Joan den hilean Araucania plana dela eta, Txileko gobernuko Jungla komandoaren laguntzaz Camilo Catrillanca ere hil zuten Temucuicui komunitatean, Santiago Maldonadoren indarrezko desagertzeagatik eta hiltzeagatik; kasu horretan, Argentinako Jendarmeria Nazionalak maputxeen protestaren aurrean egindako errepresioa izan zen esparrua. Eta handik hilabetera, lurrak berreskuratzeko mobilizazio batean Rafael Nahuel gazte maputxea ere hil zuten Barilochetik gertu.

Komunitate indigenetan egindako zapalketa beharrezkoa da Txileko eta Argentinako gobernuek bultzatzen duten kapitalismoa garatzeko.
Hala ere, maputxe Herriak bizirik dirau, etengabeko kolonialismoaren aurkako borroka amaigabean, komunitate hori beraien mugen barruan integratzeko bi estatuek gauzatu zuten genozidioa egin zutenetik.
Errealitate hori lehen eskutik ezagutzeko, urtarrilaren 31n, 19:30ean Euskal Herriko WALLMAPUko kideekin izango gara. Kolektibo horren xedez maputxe herriari babesa ematea da, herri horren bizitzen duen egoera ezagutzen baitute.

 

Cooperativa de activistas sociales, buena gente de la farándula y de las artes y nostálgic@s de un futuro mejor. Giza-ekintzaileen Kooperatiba, arteetako eta farandulako jende ona eta etorkizun hobeago baten minetan.
Kabigorri

©