Ekitaldiak 2019

Hitzaldia: PALESTINA, OCUPACIÓN Y RESISTENCIA

cartel euskera -web

2019.eko otsailaren 21a, 19:30 etan.

PALESTINA, OKUPAZIOA ETA ERRESISTENTZIA

Goiburu horrekin geure burua aurkeztuko dugu otsailaren 21ean (osteguna)
Ezker Anitza-IU alderdiak antolatutako hitzaldian, Kabigorri ateneoan,
19:30ean.
Ikus-entzunezko materialaren laguntzaz emango da hitzaldia, eta horren
xedea izango da informazioa eta Sodepaz GKEk antolatutako euskal
ordezkaritzaren zati baten esperientzia transmititzea; izan ere, GKE joan
den ekainean Palestina historikora eta egiaztatu zein larriki hausten ziren
giza eskubideak Palestinako populazioan Israelgo estatuaren aldetik.
Estatu sionistaren aldetik, okupazioaren nondik norakoaren azalpena egingo
da hasieratik eta Palestinako herriak bere lurraldeak okupatzeko politiken
aurka, gaur egun erabiltzen dituen erresistentzia estrategietan jarriko dugu
arreta.
Hizlariak hauek izango dira: Juan Luis Merino (Ezker Anitza-IU),Agus Hernan (ANTXETA IRRATIA), Esther Piñeiro (CCOO) eta Maite Santamaría (Ongi Etorri Errefuxiatuak).
Hitzaldiaren helburua da Palestina herria okupazioaren sistema sionistaren
mendean jasaten ari denaz kontzientzia hartzea herritarren aldetik. Izan
ere, 70 urte baino gehiagoko okupazioa, estualdia da eta herritar
palestinarren aurkakoa da. Erresistentzia era desberdinak azalduko ditugu,
baita preso daudenen defentsa, emakumeen borroka erresistentziaren
ardatz nagusi gisa eta BDS kanpaina ere, eusteko beste modu batzuen
artean.
Okupazioaren ondorio larrien aurrean, Nazioarteko Komunitatearen
pasibotasuna salatuko dugu giza eskubideen betetzearen ikuspegitik.

 

Cooperativa de activistas sociales, buena gente de la farándula y de las artes y nostálgic@s de un futuro mejor. Giza-ekintzaileen Kooperatiba, arteetako eta farandulako jende ona eta etorkizun hobeago baten minetan.
Kabigorri

©