Ekitaldiak 2019

Erakusketa: Giza eskubide defentsa

mundu bat -web

2019.eko otsaila

Giza eskubide defentsa

1998an,Nazio Batuen Erakundeak adierazpen bat onartu zuen giza eskubideen defendatzaileen inguruan.Berak babesteko nazioartean hitzarmenak eginak badaude ere, giza eskubideen defendatzaileek - pertsonak,erakundeak nahiz komunitateak - , maiz, aurre egin behar izaten diote indarkeria eta arrisku handiko ingurune bati.

2016.urtean,mehatxatuak izan dira giza eskubideen 1000 defendatzaile baino gehiago, mehatxatuak eta gainera, jazarriak, atxilotuak eta kriminalizatuak; baita eraso fisikoak, legalak eta sozialak ere jasan dituzte. Horrez gain,25 herrialdeetako 281 lagun,bederen, hil egin zituzten, besteren artean, lurraldea eta ingurumena zaintzeagatik, herri indigenen eskubideak babesteagatik eta sexu eta genero identitateak defenditzeagatik.

Erakusketa honen bitartez,Nazioarteko Bake Brigadek (PBI) eta MunduBat fundazioak ezagupen bat egin nahi diegu,pertsona,erakunde eta komunitate horiei guztiei; izan ere, indarkeria eta aurkako testuinguruei aurre eginez,egunero-egunero sustatzen dihardute eskubide zibil, politiko,ekonomiko, sozial eta kulturala eta ingurumen arlokoak.

Hona hemen eskubideen defendatzaileen hogei kasu, bost herrialdetan gertatuak: Mexikon, Hondurasen,Guatemalan,Kolonbian eta Palestinan. Irudiekin lagundutako kontakizunen bitartez, haien borrokak,eskakizunak, arriskuak eta ekimen kolektiboak ikusarztea da erakusketa hau egiteko motiboa.

Cooperativa de activistas sociales, buena gente de la farándula y de las artes y nostálgic@s de un futuro mejor. Giza-ekintzaileen Kooperatiba, arteetako eta farandulako jende ona eta etorkizun hobeago baten minetan.
Kabigorri

©