![]() |
Joseba Irazoki GIZONA ZAKUR EGIN ZEN | |
|---|---|---|
2004an argitararu zen "irri eta solas" (Autoprodukzioa) lan ezti eta intimistarekin ekin zion Joseba Irazoki gitarrista eta katugile beratarrak bakarkako bideari. Altzinetik, ONDDO bere taldearekin, "Errepideak ez ditut maite" (Gaztelupeko Hotsak) disko aipagarria kaleratu zuen, eta horretaz gain, besteak beste, Maixa eta Ixiar, Sabier Montoia, Petti eta Anje Duhalderekin batera ere aritua da gitarrarekin dituen dohainak artezki erakusten. Bestalde, aurten bertan aterea du gitarran ainarrituriko DO proiektu instrumentalaren "Tokian tokiko" lehenbiziko emaitza Kataluniako Lucky Kitchen disketxearen eskutik, eta gainera, MENGELE QUARTET izeneko talde esperiementalean ari da lanean. Beraz, dudarik gabe, etorri handiko musikaria da Joseba Irazoki. Eta hori ziurtatzeko, hona hemen bere izenean atera duen bigarren lana, "Gizona zakur egin zen", aldaketa nabarmenez gainezka datorrena. Batetik, Hondarribiko HIRUSTA RECORDSek argitaratu duen lan hau estudioan grabatu izanak, bertakoan hain zuzen ere, nabarmen hobetu du azken emaitza. Bestetik, bortz kantu akustikoetan izan ezik, gainerako seletan talde lan bikaina izan du Josebak oraingoan: Mikel Etxegarai bateira eta Iban Urizar tronpeta (biak MENGELE QUARTETeko taldekideak), Mikel Artieda kontrabaxua, Iban Guinea tronboia eta Mikel Errazkin soinu teknikaria. Denen artean jazz ukitu freskagarria txertatu dute folk-pop kutsuko sei pieza horietan. Hitzei dagokienez, aritzneko aldian bezalaxe, Mikel Taberna idazle beratarraren poema jostalariak dira nagusi lautan izan ezik, horietan, Bitoriano Gandiagaren poemak musikatu ditu. Azkenik, Josebak, gitarrista aparta bezain fina dela erakusteaz gain, lan ederra egin du ahotsarekin. Aurreko diskoan goxo-goxo abestu zuen, honetakoan berriz, goxotasuna ez ezik, ahaire xarmant eta sendoak ere egin ditu boza laxatuz. Duradik gabe "Gizona zakur egin zen" honetan Joseba Irazoki ondu egin da kantugile eta kantari oduan, eta aurreko diskoan aiparutiko Sufjan Stevens eta Iron & Wine erreferentziei, Mark Eitzel eta Chicagoko poparekiko lotura estua gehitu beharko diogu. |
El músico Beratarra Joseba Irazoki dió comienzo a su carrera en solitario el año pasado con la autoproducción dulce e intimista "Irri eta solas". Anteriormente había publicado el notable disco "Errepideak ez ditut maite" (Gaztelupeko Hotsak) con su grupo ONDDO, también ha colaborado con músicos tan diferentes como Xabier Montoia, Petti, Anje Duhalde, Maixa eta Ixiar.... Este verano ha publicado bajo el sobrenombre de DO su primer disco "Tokian tokiko" con el prestigioso sello discográfico Lucky Kitchen, así como tres minicd-s con el grupo MENGELE QUARTET. Estamos pues ante un músico de amplia experiencia que no para de dar frutos, como el trabajo que ahora nos presenta: Gizona zakur egin zen". Un disco lleno de cambios y cargado de sorpresas. El primer cambio es el haber editado y grabado en HIRUSTA RECORDS lo que ha hecho que el resultado final haya mejorado. Por otro lado, excepto en cinco temas acústicos, Joseba ha estdo ayudado de músicos de lujo: Mikel Artieda (contrabajo), Mikel Etxegarai (Bateria), Iban Urizar (trompeta), Iban Ginea (trombón) y Mikel Errazkin como técnico de sonido. Estre todos le han dado un toque fresco de jazz a las canciones Folk-Pop de Irazoki. En cuanto a letras, volvemos a encontrarnos seis poeamas juguetones y frescos de Mikel Taberna. A estos hemos de sumar cuatro poemas del escritor Bitoriano Ganndiaga. Para acabar, decir que ademas de las bonitas guitarras a las que nos tiene acostumbrados, Joseba ha hecho un gran trabajo con las voces. Manteniendo esos cantos susurrados del disco anterior, ha trabajado un nuevo registro lleno de fuerza y encanto. Un paso adelante de Joseba como cantante y compositor. En este disco "Gizona zakur egin zen" aemás de las referencias de Iron & Wine y Sufja Stevens del disco anterior, sumaremos las de Mark Eltzel y el pop que se hace en Chicago.
|