|
Egitasmoak Edu Zelaietaren bigarren poema liburua du abiapuntu, "Mugaldekoak" SUSA argitaletxeak 2004an argitaratua. "Mugaldekoak: poemak, kantuak eta kantupoemak" ikuskizuna estreinakoz, 2004ko maiatzaren 28an egin zen, Berako Kultur Etxean. Harrezkero, hogei tokitan baino gehiagotan izan dira Mugaldekoak: Gasteiz, Bilbo, Iruñea, Donostia, Irun, Senpere, Durango... 2005eko udan, Pirinioetako idazle euskaldunen eta katalanen arteko literatur topaketetan, Mugaldekoak: poemes i cançons de frontera bertsio hibridoa eskaini zuten. Alegia, katalanez eta euskaraz. Lau hilabete geroago, berriz, Katalunian barrena ibili ziren. Dena den, bertzelako pasaporte batzuk ere sakelan dituzte Mugaldekoek, Zelaietaren poema sorta bat gaztelaniaz (Poemas de frontera) eta katalanez (Poemes de frontera) egoteaz gainera, eslovenieraz ere paratu baititu Marjeta Prelesnik-ek (Pet pesmi o meji), Quim Monzóren El perquè de tot plegat eta Mercè Rodoredaren Mirall trencat liburuak eslovenierara eraman dituen itzultzaile berak.
Mugaldekoak:
Edu Zelaieta: Testuak, gidoia eta irakurketak Beñardo Goietxe: Ahotsa, gitarra elektrikoa eta gitarra akustikoa Raúl García Etxeberria: Gitarra akustikoa, zerra musikala, harmonika eta ahotsa Jordi
Serra: Itzulpenak eta irakurketak
|