Literatur proposamen honek baditugu haunbat aurpegi ezberdin, mugak bezainbertze. Izan ere, muga eta bere ingurunabarrak ditu ardatz: Euskal Herria bitan zatitzen duen muga eta mugaz bertzaldeko mugalariak alkartzen dituena; gizarte honetako oztopo gaindiezinak; barne-mugak eta bertan bizi diren izakiak. Bistan da, kanpotik nahiz barnetik ezarritako mugen arabera bizi garela. Bizitza honen lau pareten artean.

Egitasmoak Edu Zelaietaren bigarren poema liburua du abiapuntu, "Mugaldekoak" SUSA argitaletxeak 2004ko mauatzean argitaratua. Hala ere, letrak, poemak, liburutik aterako ditugu, ikusle-entzuleekin partekatzeko asmoz. Mugak hausteko antidotorik hoberena komunikazioa baita. eta harreman horretan ironia, pardoxa eta umorea ez dira faltako. Ezta ikusle-entzuleak ezustean harrapatuko dituzten zenbait osagai ere, tartean musika fronterizoa dela. Poemak, kantauak eta kantupoemak mugaldeko folk-pop eta country musikarekin batean.