Ekitaldiak 2023
Bakarrizketa: Ion Martinez "TXIKI"
2023.eko azaroaren 18a, 19:30tan.
Euskaldunen jatorria, historia eta irria
Hogei urteko bidearen ondoren, ezer ez zegoen tokian bidea egiten saiatu ondoren, euskarazko komedia loralditxoa bizitzen ari denean, erretiratu.
"Euskaldunen jatorria, historia eta irria" izena du azken birarako prestatu duen bakarrizketak. Big bangetik gaur arte, euskaldunen historian barnako bidaia proposatzen du, euskaldunaren garapena umoretik.
Imitazioak ere egiten ditu; Oteiza, Xalbador, Evaristo, Laboa, Maurizia eta Lujanbio. «Niretzat oso garrantzitsuak diren pertsonak dira, ikonoak. Miresten ditudan pertsonak dira denak. Azken antzezlan hau oso pertsonala dela uste dut; nire burutazioak, garrantzia daukaten balioak, ideiak, pertsonak... nire maitasun eta gorroto guztiak ikusten dira azken lan honetan».