Ekitaldiak 2025

Hitzaldia: JUSTICIA CLIMATICA Y GENERO

Justicia climatica kartelaweb

2025.eko azaroaren 13a,19:30tan.

JUSTICIA CLIMATICA Y GENERO

Klima-aldaketa ekosistemen oreka energetikoen haustura da. Klimaren desoreka eta tenperatura arrunten aldaketa artifiziala da, eta ingurumenean dauka eragina. Hain zuzen ere, ekoizpen-sistemarekin eta gorputzen, herrien zein lurraldeen ustiapenarekin lotutako erabakien ondorioz sortu da hori guztia.

Natura bera aberastasun mugagabea sortzeko baliabidea omen da, eta, horren ondorioz, desberdintasunak zein zaurgarritasunak sortzen dira. Sistema honek munduko biztanleak zapaldu eta baztertu behar ditu bizirik irauteko, eta patriarkatuaren bidez indartzen da, hau da, paradigma neokolonial arrazista eta baztertzailearen bidez. Horrez gain, honako hauexek ditu oinarri: klima-aldaketaren baldintza txarrak jasaten dituztenak versus horri etekina ateratzen diotenak.

Hori dela eta, baieztatu egiten dugu klima-aldaketa egiturazko arazo sistemikoa dela eta, batez ere, garapen kapitalista xede nagusi duen ereduagatik eta horren desberdintasunezko ondorioengatik sortzen dela. Beraz, ingurumeneko arazoa ez ezik, gizartearen, ekonomiaren eta giza eskubideen arloko inplikazioak ere badituenez, zaurgarrienak eta baztertuenak diren erkidegoetan du eragina, batik bat.

 

 

 Hizlariak:

Liliana Ulchur ,FENSUAGRO(Federación Nacional Sindical Unitaria Agropecuaria). (Colombia).

Maria Ajuria Hernandez (Farapi kooperaiba elkartea)

vía Online, Miladis Negret Fuente, (ACPA) Cuba

Kabigorri

©