2021

Itxi egiten dugu

Inposatutako neurri berriak direla eta, urtarrilaren 13 arte itxi egiten dugu, bidebatez, urte bukaera on bat eta berriaren hasiera hobea opa dizkizuegu. Urtarrilak 13 arte!

                                         ITXITA-web

Lan eskaintza

Lan eskaintza: Sukaldaria / tabernaria behar dugu. Bidali curriculuma helbide honetara: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

Irungo Harrera Sarea-rekin lankidetza

Ohar honen bidez Irungo Harrera Sarea-rekin (IHS) lankidetzan aritzeko eskatu nahi dizuegu, aspalditik, bizitza hobe baten bila doazen migratzaile egunero egiten duten lanaren alde. Hilabete hauetan jende ugari etortzen da eta, askotan, arropa eta azkarrago bukatzen diren beste zenbait gauza behar izaten dituzte, beraz, ahalegin horretan laguntzea pentsatu dugu. Oro har, denok gauza gehiegi ditugu armairuan eta noizean behin arintzea ona izaten da, bai ematen dutenentzat bai jasotzen dutenentzat ere.

Beharren zerrenda hauxe da:IHS-3-web

• Euritako zirak.(S, M, L)
• Galtza bakeroak. (S, M, L)
• Mutilentzako sudaderak, irekiak edo itxiak (S, M, L)
• Leggins (L, XL)
• Ibiltzeko oinetako egokiak (41, 42, 43)
• Motxilak .

Aipatutako edozer baldin baduzu, entrega helbide hauetan egin daiteke:

Kabigorrin bertan: (Jaione)
Uztailaren 22an eta 29an, osteguna.
Abuztuaren, 05ean, 12an eta 19an, osteguna.
19:00 tik aurrera.

IHSko arropategian.
Nagusi Kalea, 14 (Bajua). Mesedez, txirrina jo.
Uztailaren 22tik abuztuaren 19ra arte, larunbat eta igandeetan barne.
Goizeko 10etatik 12ak arte.

Bueltan gaude / Estamos de vuelta

Aupa lagunak!! Ekainak 10ean bueltan izango gara!!! Gutxi falta da berriro elkar ikusteko!!

Aupa amig@s!! El 10 de Junio estaremos de vuelta!!! Ya falta poco para vernos de nuevo!!

Cooperativa de activistas sociales, buena gente de la farándula y de las artes y nostálgic@s de un futuro mejor. Giza-ekintzaileen Kooperatiba, arteetako eta farandulako jende ona eta etorkizun hobeago baten minetan.
Kabigorri

©