Bazkideei buruz
- 14 urte bete dituen pertsona oro bazkide izan daiteke.
- Bazkide gisa onartua izateko, formulario bat bete behar da. Kudeaketa Batzordeari jakinaraziko zaio.
- Karga ekonomikoei aurre egiteko, honako akordio hauek ditugu:
- Asanbladak erabakitako sarrera kuota ordaintzea. Guztia batera ordaindu ezin duenak gehienez 3 epeetan egin ahal izango du.
- Urteko kuota arrunta ordaintzea, zenbatekoa Asanbladak erabakita. Ordainketa urtero edo hiruhilero egin daiteke. Bankuko kontuaren bitartez helbideratzeak ikaragarri errazten dio lana Kudeaketa Batzordeari.
- Nahikoa diru-sarrerarik ez duenarentzako (hala nola ikasleak, langabeak) kuota murritza badago. Jakintzat ematen da salbuespen egoera horretatik ateraz gero, bazkideak berak adieraziko diola Kudeaketa Batzordeari, kuota arrunta ordaintzearren.
- Kuoten ordainketak egunean edukitzea beharrezkoa da.
- Ardurarik bere gain hartzen duenak ardura horri eutsi beharko dio.
- Bazkide izateak ez dakar mesedezko traturik barran edota aretoan.
Gure eskubideak:
- Lokal zozialera sartzeko giltza edota txartela edukitzea. Giltza besterenezina da; beraz, inor ezin da lokalean sartu bazkide batek lagundua ez bada. Baja emanez gero, giltza Kudeaketa Batzordeari emango zaio. Galduz gero, Batzorde berari esango zaio.
- Edozein Batzorde, Plenario edo Asanbladatan parte hartzea.
- Edozein ardura edo egitekorentzat hautatzea edo hautatua izatea.
- Kabigorriren egoerari buruzko edozein argibide jasotzea.
- Kabigorriko gune sozialak erabiltzea.