Nola funtzionatzen dugun

Lan Batzordeen irizpideak.

  • Bazkide guztiei daude zabalik.
  • Batzordeen parte diren pertsonak Kabigorriren Asanbladak bermatuak izango dira.
  • Batzordeak autonomoak dira funtzionamenduan.
  • Kabigorriren lanetan bazkide gehienen partaidetza bultzatzearren, bi urtetan behin karguak eta ardurak Asanbladaren esku utziko dira, %50aren errotazioa ematen ahaleginduz.

Aktibitate Batzordea: egitekoak

  • Kabigorriren aktibitateak bultzatzea.
  • Kanpotik datozen aktibitateak koordinatzea.
  • Aktibitateak modu egokian garatzeko lokalaren erabilera planifikatzea (manparak, mahaiak, aulkiak, barra zabalik edo ez, eszenategia...).Lokala modu normalean erabiltzeko berriro geratzeaz arduratuko da, horretarako barraren arduradunekin koordinatuz.
  • Bazkideekin harreman estuak izatea.
  • Kanpoko harremanak:
    • Prentsa
    • Aldizkariak
    • Elkarteak
    • Erakunde publikoak, dagozkion gaietan
  • Liburutegiaren ardura
  • Joku didaktiko eta jolasgaien ikuskapena
  • Lokala mantenua

Kudeaketa eta Finantza Batzordea: egitekoak

  • Aktak
  • Harremanak Udalarekin eta beste erakundeekin, dagozkion gaietan.
  • Artxibo
  • Giltzen kontrola
  • Kuotak
  • Soldatak
  • Altxor, idazkaritza eta lehendakaritzari dagozkien funtzioak
  • Barraren kontrol ekonomikoa
  • Proposamenak egitea - urteko ekonomia plana
  • Ekonomia balantzea
  • Finantzaketa proposamen berriak bultzatzea
  • Urteko Asanblada arrunta deitzea

Txokogorri Batzordea: egitekoak

  • Sukalde eta ardandegiaren antolakuntza
  • Mantenua
  • Diru sarrera eta gastuen kontrola
  • Beharren azterketa

Plenarioa

  • Kabigorriren Batzorde elkartuen bilera da Plenarioa
  • Bazkide guztiei egongo da zabalik
  • Asanblada bakoitzaren aurretik, erregularki bi hilabetean behin edo beharrezkotzat joz geroz deituko dira Plenarioak.
  • Koordinazio funtzioak ditu
  • Une batzuetan erabakiak hartu ahal izango ditu
  • Aparteko Asanbladak deituko ditu
  • Gai ezberdinak jorratzen ditu, Asanbladan errazago eztabaida daitezen
  • Diskrepantziak Asanbladan epaiten dira

Asanblada Orokorra

  • Kabigorriren bazkide guztiek osatua da
  • Bazkideen adierazpen organoa da
  • Gutxienez urtean behin biltzen da
  • Akordioak kontsentsuz saiatzen dira; ezin bada, akordioak bozkak eginda lortzen dira.
  • Bazkideen %10ak hala eskatuta, Asanblada Orokorra deitu ahal izango da.

Txokogorriren erabiltzeko arautegia

  • Sukaldea soilik bazkideek edo bazkide baten zaintzapeko ez bazkideek erabilia izango da.
  • 14 urtetik beherakoei ez zaie erabiltzen utziko, ez baldin bada arduratuko den bazkide baten presentzian.
  • Erabilitako tresna guztiak, zernahi direla ere, jatorrizko tokira garbi eta txukun itzuliko dira, gerora beste bazkideek erabil ahal izan ditzaten.
  • Halaber, sukaldea berehala garbituko da, edo unean uneko egoeren arabera, baina betiere erabiltzeko moduan utziz.
  • Irekigailuak, sakakortxoak, sukalde zapiak eta halakoak beti utzi behar dira beren tokian.
  • Janaria hozkailuan beti utziko da data eta jabearen izenarekin.48 orduren buruan jasota ez baldin bada, beste bazkideek erabili edo bota ahal izango dute, usain txar eta molestiak saihestearren. Salbuespen bakarra, iraungitzen ez den produkua, betiere bazkide jabearen izena adierazia duela.
  • Ezin da lapiko edo sukaldeko tresnarik Ateneotik atera, ez baldin bazaio sukaldearen arduradunari aurretik jakinarazi.
  • Sukaldeko estraktorea eta suak itzali egin behar dira behin erabili ondoren.
  • Atera baino lehen, gasaren gakoak eta iturriak ongi itxita daudela begiratu beharko da.
  • Zabor boltsa beteak ikusten dituen bazkideak itxi, atera eta berriak jarri beharko ditu dagozkien tokietan. Era berean, eta udal ordutegiak baimentzen badu, boltsak kontenedorera aterako dira, pilaketak eta usain txarrak ekiditearren.
  • Kontsumizioak kontuak itxi orduko ordainduko dira. Bazkideak ordainagiria egin eta zorretan utzi ahal izango du momentuan dirurik izan ezean. Lehen bait lehen ordainduko du.
Pintxo Pote

KABIGORRI BIDASOALDEKO ATENEOA

Cooperativa de activistas sociales, buena gente de la farándula y de las artes y nostálgic@s de un futuro mejor. Giza-ekintzaileen Kooperatiba, arteetako eta farandulako jende ona eta etorkizun hobeago baten minetan.
Kabigorri

©