Aurkezpena
Ehun eta hirurogeita hamar metro koadro ez dira asko.
Laurogei ikusleentzako edukiera duen aretoa ez da areto handia.
Hamabi metro koadro dituen eszenatokia ez da hoberena
Baina kultur proiektu berri baten abiapuntua bai dela ospatzekoa. Eztabaida eta iritzi foro berri bat antzoki handi bat da. Jendearen iniziatibei eta interesei tarte bat egingo dien espazio berria, kontzertu erakargarriak antolatzeko aproposa.
Lau hormek dituzten traben gainetik, 1997ko udazkenean sortutako KABIGORRI BIDASOALDEKO ATENEOAk konbentzimendu osoa du proiektu honetan jarritako ilusioak eta itxaropenak nahikoak direla ehun eta hirurogeita hamar metro horiek mila aldiz biderkatzeko.
KABIGORRI BIDASOALDEKO ATENEOko kideen ideiak eta nahiak jaso eta martxan jartzeko abentura bat da. Inguruak kezkatzen gaitu eta proiektu honen bidez gure lurraldean hausnartzeko eta aisialdiaz gozatzeko aukera gehiago izan nahi ditugu.
KABIGORRI BIDASOALDEKO ATENEOAk barre egiteko, hausnartzeko, lasai egoteko, elkarrekin egoteko topagune bat izan nahi du, zuretzat bereziki eginiko espazioa.
Milurte berriaren atarian, KABIGORRI BIDASOALDEKO ATENEOAk haize berriak ekarri nahi ditu gure eskualdera. Pentsamendua, eztabaida, zalantza, kritika, autokritika.
Hori dela eta toki erabilanitza eta erosoa eskaini nahi dizugu, denok gustura egoteko modukoa. Gure neurrira egindakoa da, baina zuk hala nahi izanez gero, zure neurrira egina dago ere.