GIZON TOPAKETA

Matxismoa jendarteak birproduzitu eta aldi berean pairatzen duen fenomenoa da eta ondorio latzak ditu emakume zein gizonengan.gizon topaketa-web

Lakaxitan urteak daramatzagu feminismoak bultzatzen eta ezinbestekoa ikusi dugu hainbat momentutan gizonei begirako lanketa egitea maskulinitate berriak lantzen joateko.
Gaurkoan proposatzen dizuegun Gizon Topaketa zentzu honetan doa. Giro goxo eta jator batean, matxismoak gutako bakoitzan duen eragin eta ondorioetaz aritu nahi dugu, betiere, modu kolektibo batean, erantzun ahalik eta eraikitzaileenak bilatu nahian arazo hauei.

Horregatik, martxoak 28an larunbatarekin, 11.00tatik 13.30ak arte Lakaxitan ospatuko dugun Gizon Topaketara gonbidatu nahi zaituztegu.
Animatu!

 

Pintxo Pote

KABIGORRI BIDASOALDEKO ATENEOA

Cooperativa de activistas sociales, buena gente de la farándula y de las artes y nostálgic@s de un futuro mejor. Giza-ekintzaileen Kooperatiba, arteetako eta farandulako jende ona eta etorkizun hobeago baten minetan.
Kabigorri

©