Ekitaldiak 2013

Erakusketa: Soraya Garcia - censurARTE

censurARTE-web

2013.eko abenduan zehar.

censurARTE

Erakusketaren izenburua, biluzik egindako autorretratoen tematikan jasatzen dudan zentsurari keinu bat da. Nire izen artistikoa SorayArte da, nire identitatea eta nire bizimodua elkartuz. Arkitekto teknikoa naiz, diseinatzaile grafiko eta web , poeta , ilustratzaile, margolari eta gorputz margolaria , beste bitxikerien artean.

censurARTE autorretrato horiek,eta bestelako margolan ezberdin,erakusketa bat da, teknika plastika ezberdin elkartuz, batez ere oleo eta akuarela.

Internetetik hasita  (facebook, flickr, etab...) entitate publiko zein pribatuak, nire lana zentsuratu dute.

Nire lanak Gipuzkoako Artisten Elkarteko Arte Ferian erakustea debekatuta dut, nahiz eta bazkide izan,eta barne arau bat asmatu zuten "auto erregulatzeko" sexo, politika edo erligio kontuetan. Nire salmenta postuan iseka egin eta prostituta batekin konfunditzera ere iritsi dira.

 

Facebookeko azken zentsura, erakusketa iragartzen duen koadroa, "Alas Rotas", izan da, non biluzik agertzen den bakarra  oleoz egindako bularrak dira, eta delito honengatik, hilabete kontua desaktibatu zidaten.  Behin eta berriz, eduki mota hau "desegokia" delakoan denuntziak jasotzen ditut.

 

Nire lanak publiko guztiari erakutsi ahal izan dudan behin bakarra, Olatutalka azkeneko edizioan izan da, 2016ko Europako Hiriburu Kultural aurretik.

Adierazpen askatasuna aldarrikatzen dut nire gorputzaren bidez . Kabigorrik eta Bartzelonako galeri batek, aldi berean,bigarren esposizio bat zentsurarik gabe egiteko aukera ematen dit, lan debekatu hauek bien artean banatuz.

25 urte

KABIGORRI BIDASOALDEKO ATENEOA

  • Bazkideen kuoten bitartez finanziatzen da.
  • Antolatzen dituen jarduerak, sarrera libre eta doanekoak dira.
  • 2024ko udal aurrekontuan, Kultur arloko aurrekontu aplikazioan, diru-laguntza izenduna azaltzen da Kabigorri Bidasoaldeko Ateneoaren alde, 3.552,00 eurokoa.
Cooperativa de activistas sociales, buena gente de la farándula y de las artes y nostálgic@s de un futuro mejor. Giza-ekintzaileen Kooperatiba, arteetako eta farandulako jende ona eta etorkizun hobeago baten minetan.
Kabigorri

©