Ekitaldiak 2015

Liburu azoka

liburu azoka-web

2015.ekoapirilaren  23tik 26ra bitarte.

Liburu Azoka

Datorren apirilaren 23an Liburuaren Eguna ospatzen da eta KABIGORRI elkartean gure LIBURU AZOKA propioa antolatu nahi dugu, ez argitaletxeen azkeneko nobedadeak aurkezteko -hori jada egiten dute liburu-dendek kalean- baizik eta liburuak elkartrukatu/erosteko prezio sinboliko batean.

Horretarako libururik erosteko asmorik ez dugunez, eta etxeko apaletan tokia egiteko beharra duzula dakigunez, zure laguntza eskatzen dizugu. Nola? Gainetik kendu ahal dituzun eta nahi dituzun liburu haiek guztiak ekarriz; era guztietako liburuak: zientifikoak, humorezkoak, haurrentzakoak, literatura orokorki ... Azken batean zuretzat interesgarriak ez diren eta apaletan hautsa pilatzen ari diren haiek guztiak.

 

25 urte

KABIGORRI BIDASOALDEKO ATENEOA

  • Bazkideen kuoten bitartez finanziatzen da.
  • Antolatzen dituen jarduerak, sarrera libre eta doanekoak dira.
  • 2024ko udal aurrekontuan, Kultur arloko aurrekontu aplikazioan, diru-laguntza izenduna azaltzen da Kabigorri Bidasoaldeko Ateneoaren alde, 3.552,00 eurokoa.
Cooperativa de activistas sociales, buena gente de la farándula y de las artes y nostálgic@s de un futuro mejor. Giza-ekintzaileen Kooperatiba, arteetako eta farandulako jende ona eta etorkizun hobeago baten minetan.
Kabigorri

©