Erakusketa: Palestina

Cartel expo Palestina -web

Uztailaren 26tik, Irailaren 15era.

Palestina

LURRALDEA
Palestinako gaur egungo mugak 1967an gertatutako 6 eguneko gudak markatu zituen. Guda honen iraupena laburra bazen ere, ondorio latzak eragin zituen. Hauen artean nabarmentzekoa da Palestina eta Israel estatuaren arteko mugaren tokialdaketa.
1948an estatu israeldarra sortu zenetik, Nazio Batuen Erakundeak lurralde zati bat eman zien sionistei baina hauek 6 eguneko gudan Palestinatik lur-eremu gehiago lapurtu zituzten, hain zuzen ere, lurralde okupatuak deitutakoak (Gaza eta Zisjordania). Hau ez zen politikoki antolatu 1993 arte. Horretarako, lurralde okupatuak 3 eremuetan banatu ziren:
- A eremua: Palestinak kontrol politiko eta militarra du (% 55 populazio
palestinarra)
- B Eremua: Palestinak kontrol politikoa du eta Israelek kontrol militarra (% 41 populazio palestinarra)
- C Eremua: Israelek kontrol politiko eta militarra (% 41 populazio palestinarra)
Zisjordaniako % 60a baino gehiago C eremua da, hau da, Israelen kontrolpean dago.

HEBRON

Hebron hiri berezia da, hirigunean kokaguneak daude eta. Hiria zatikatzeko erregimena berezia da, bi zatitan banatuta baitago, H1 eta H2. Hiri honetan ez daude A, B eta C zonaldeak; H1 zonaldetik (A zonaldearen antzekoa) zuzen H2 zonaldera pasatzen da, erabateko israeldar kontrolpean dagoen zatira.
H2 zonaldean kolonoen kokaguneak daude. Hirigunera heltzerakoan, ehun metrotan hiria erabat aldatzen dela ezinezkoa da pentsatzea: hiri zalapartatsu eta komertzialatik, israeldarren eskutan dagoen segurtasun militar zonaldera heltzen da,
zeinean lehenengo merkatuaren gainean juduen kokaguneak dauden. Hebron hirian 600 bat kolono bizi dira, 3.000 militarrek babestuta, populazio palestinarra, aldiz, 150.000 lagunena da.
Merkatua metro gutxitan zonalde suntsitu eta huts bihurtzen da. Segurtasuna aitzakitzat hartuta, merkatarien postuak itxi behar dituzte, arma eta terroristak izkutatzen dituztelakoan susmagarritzat hartzen baitute.
Irekita mantentzen diren postuen gainean sare metaliko bat jarri dute, goian eraikitako kolonoen etxeetatik harriak, zaborra, lixiba etabar botatzen dituztelako.
Israeldar armadak etengabe zelatatu eta patruilatu egiten du zonalde hau.

CHECKPOINTS

Zigor kolektiboetako bat palestinar herrien setioa eta blokeoa da. Hori guztia barrikadak kentzeko, errepideak edo bideak suntsitzeko edo bisitaria okupazioaren errealitatea argi eta garbi gogora ekartzen dioten ahaztezinak diren hiri-altzariak, check-pointak jartzeko hondeatzaileen laguntzarekin.

Inguratuta dauden herriendako konexiorako eta trukerako ezinbestekoak diren puntuetan 250 check-point daudela estimatzen da. Egiaz, ezin dira zehatz-mehatz kontatu. Askotarikoak daude, mugitzen ahal direnak edo ez, edo militar presentzia handiagorekin edo txikiagoarekin.

Orduan eta minutuak amaiezinak egiten dira check-pointen ilaretan. Israeldar soldaduaren biseraren beste aldean, salbuespenik gabe neskatoek, emakumeek, gizonek edo zaharrek pairatzen dituzten umilazioen eta irainen testigu izateko munduko denbora guztia.

Qalandia bezalako izenak, Ramala eta Jerusalenen arteko komunikazioa apurtzen dutenak. Edo Hebron, Nablus, Belen, eta abarreko eremuak inguratzen dituztenak. Edo lurraldean zehar, garai batean ibilbide motzak izan omen ziren lekuetan dauden postu militar anonimoak.

HARRESIA
Israelek Palestinako herritarren kontrako giza eskubideen urraketen artean Apartheid Harresiaren eraikuntza aipatu behar da. Harresi honek Zisjordania eta ekialdeko Jerusalen setiatzen ditu. Izan ere, bere ibilbidean bai lurralde, bai baliabide hidrikoak desjabetu dira eta milaka familia palestinar bakartuta geratu dira.
Azken balioztapenen arabera, Israelek eraiki behar dituen 810 kilometrotik 750 egin ditu. Azpimarratu behar da harresiaren eraikuntza 1967tik Israelek egindako Gaza eta Zisjordaniaren legez kontrako okupazio testuinguruan egin dela eta horrek
Nazioarteko Zuzenbidea urratzen duela.
Harresiaren ibilbidea juduen kokaguneak -Nazioarteko Zuzenbidearen arabera legez kontrakoak dira- Zisjordanian barne sartzeko eta zuzenean estatu israeldarraren parte bihurtzeko diseinatuta dago. Hagako Nazioarteko Justizia Auzitegiak 2004ko uztailan harresiaren eraikuntza legez kanpokoa zela ebatzi zuen. Ebazpen horretan erabaki zen Israelek harresiaren eraikuntza gelditu eta kalteak ordaindu behar zizkiola erosotutako palestinar populazioari. Hala ere, gaur egun lurralde palestinarrak setiatzen dituen izugarrizko harresiaren eraikuntzak jarraitzen du.

EMAKUME PALESTINARRAK
Palestinan, emakume-asozioazionismoa oso altua da, eta historia zabala du.
2006ko parlamentuko hauteskundeen geroztik emakumeen parte-hartzea arlo politikoan bikoiztu egin da, kuoten sistema dela medio. Emakumeek osatzen dute gobernu palestinarraren % 8,7a, nazioarteko ordezkaritza palestinarraren % 7,1a,
udal-zinegotzien % 13a eta unibertsitate-ikasleen % 50a.
Azken urte hauetan gizarte palestinarrak jasatzen duen bira tradizionalistak (okupazioaren eragina dela eta) emakumeengan eragin larria dauka: kontrol soziala izugarria da eta emakumeen parte hartzea arlo espezifikoetan blokeatzen du.
Okupazioak sortutako zailtasun eta apalkuntzak jasatzen dizute, esaterako, mugikortasunaren murrizketa, zeinek emakumeen eskubideak urritzen dituen eta bizi baldintzak gero eta gehiago okerragotu egiten dituen: erditzen ari direla
kontrol-puntuetan hiltzen dira, anbulantziak pasatzea galarazten dutelako; beraien osasunak okerrera egiten du, osasun-laguntza zerbitzuetara ezin baitute heldu, etabar.
Emakume preso palestinarrek, irainak, apalkuntzak, torturak eta elikadura txarra pairatzen dituzte kartzela sionisteetan. Haurdun dauden emakumeen egoera askoz ere okerragoa da, bilurrak jarrita erditu behar baitute, gainera ez dute
osasun-laguntzarik jasotzen.

PRESOAK

Bigarren Intifada hasi zenetik israeldar okupazio indarrek 40.000 lagun baino gehiago atxilotu dituzte. Gaur egun, 5000 lagunek baino gehiago jarraitzen dute kartzelan, horietatik % 40a kartzela zigorretara kondenatuak izan dira eta gainontzeko % 60a epaiketarik gabe behin behineko espetxealdian daude.
Palestinarrak sistematikoki kontrol postuetan, kalean eta gero eta gehiago haien etxeetan atxilotuak izaten dira. Auzo osoen atxiloketak gertatzen dira oraindik ere Israelgo indar okupatzaileek okupatutako lurraldeetan.

Pertsona atxilotuei gehiegikeri fisikoak eta umilazioa komunak dira. Askotan, atxilotuek hiltzeko saiakeren, bortxaketen eta beste gehiegikeri fisiko mota askoren objektu izan direla informatu dute.

Guztira palestinarrak atxilotuak diren galdeketa 4 zentro daude, galdeketa zentro sekretuez, atxiloketa 5 zentroez eta 21 kartzelez gain.

Azpimarratu behar da Israelek ez duela Haurraren Eskubideen Nazioarteko Hitzarmena onartzen eta 12 urtetik aurrerako pertsonak heldutzat hartzen dituela. Gaur egun 250 haur palestinar daude kartzelan. Ez dituzte helduez bereizten eta horrek haiekiko delituak handitzea eragiten du (jazarpena, bortxaketak...)

Cooperativa de activistas sociales, buena gente de la farándula y de las artes y nostálgic@s de un futuro mejor. Giza-ekintzaileen Kooperatiba, arteetako eta farandulako jende ona eta etorkizun hobeago baten minetan.
Kabigorri

©